Cherry picking

Cherry picking. Falazia litzateke defendatzea gerezi guztiak hautatutakoak bezalakoak direla.

Cherry picking (euskaraz: «Gerezi-bilketa») edo frogak hautatzea, frogak ezabatzea, proba osatugabeen falazia, ebidentzia osagabeko falazia, frogak ezabatzearen falazia edo datuen diskriminazioaren falazia, posizio berezi bat baieztatzen dutela diruditen datu indibidualak hautatzea da, posizio horri aurka egin diezaioketen datu erlazionatu eta antzekoen zati esanguratsu bat aurkezten ez den bitartean. Datuen hautaketa nahita egin daiteke edo ez. Falazia hori arazo garrantzitsua da zientzian eta eztabaida publikoetan oro har.[1]

Cherry pickingingelesetik nazioartekotu den esamoldea da, euskaraz ere, bere horretan erabiltzen dena[2]. Esamoldea fruta biltzeko prozesuaren pertzepzioan oinarritzen da. Biltzaileak fruitu heldu eta osasuntsuenak bakarrik aukeratzea espero da. Beraz, hautaturiko fruta bakarrik ikusten duen behatzaile batek ondorio oker bat atera dezake, hots, arbolako fruitu gehienak, edo baita guztiak ere, era berean egoera onean daudela. Horrek ere fruten kalitatearen itxura faltsua eman dezake (lagin bat besterik ez delako eta ez delako lagin adierazgarria osotasuna ezagutzeko).

Proben aukeraketak konnotazio negatiboa du. Cherry picking-a falazia logiko askotan aurki daiteke: "Ebidentzia anekdotikoaren falaziak" datu kopuru handiak alde batera uzteko joera du, pertsonalki ezagutzen direnen alde. "Ebidentziaren erabilera selektiboak" argudio baten aurkako materiala baztertzen du, eta “dikotomia faltsu” batek, berriz, bi aukera baino ez ditu hautatzen eskuragarri gehiago dauden arren. Aditu batzuek Cherry pickinga arreta selektiboko falazia gisa sailkatzen dute, eta horren adibiderik ohikoena berreste alderako isuria da. [3]

Cherry picking,  datuak edo datu-multzoak aukeratzeari buruzkoa izan daiteke, azterlan edo inkesta batek emaitza desiratuak eta aurreikusteko modukoak eman ditzan, engainagarriak edo errealitatearen guztiz kontrakoak izan daitezkeen arren [4].

  1. Klass, Gary. "Just Plain Data Analysis: Common Statistical Fallacies in Analyses of Social Indicator Data. Department of Politics and Government, Illinois State University" (PDF). statlit.org. ~2008. Archived from the original (PDF) on March 25, 2014. Retrieved March 25, 2014.
  2. Zaldua, Iban. «Mitogintzaren aurka» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  3. Kooy, Brian K.. (2009-05). «The Internet Encyclopedia of Philosophy2009155General Editors James Fieser and Bradley Dowden. The Internet Encyclopedia of Philosophy. 1995‐. Last visited December 2008 URL: www.iep.utm.edu/ Gratis» Reference Reviews 23 (4): 12–12.  doi:10.1108/09504120910958313. ISSN 0950-4125. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  4. Goldacre, Ben (2008). Bad Science. HarperCollins Publishers. pp. 97–99. ISBN 978-0-00-728319-4.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search